Elgoibarko enplegu plana bultzatzeko aurkezpena
Ekitaldi horretan, Elgoibarko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, AFMko eta Deba Energy enpresako ordezkariek parte hartuko dute, eta bertan, gure herrian bideratu diren hainbat esperientzia eta proiektu arrakastatsu (Koopera, Asmaola, txandakako ingeniaritza...) ezagutzeko aukera izango da.
AURKEZPEN JARDUNALDIA
"ELGOIBAREKIN-enpresa", Elgoibarko enpresen lehiakortasuna Sustatzeko Proiektuak
- 2012ko apirilaren 25ean
- 15:00etan
- IMH, Alberto Ortueta Areto Nagusia
- EGITARAU osoa deskargatu pdf-n...
Elkarlana, lehiakortasunaren eragile giltzarria
Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzeko asmoz, Elgoibarren garatzen ari diren egitasmoak aurkeztuko dizkiegu Elgoibarko enpresei jardunaldia honetan.
Egungo egoera ekonomikoak gizarte eragile guztien aldetik, ahalegin handiagoa eskatzen du. Elgoibarko Udalak herriko enpresek dituzten erronkei aurre egiten lagunduko duten ekimen guztiak babestu nahi ditu, hobekuntza, berrikuntza eta pertsonak gaitzeko prozesuak sustatuz.
Horretarako beharrezkoa da enpresa txikiei kooperaziorako erremintak ahalbideratzea, gabeziak gainditu ditzaten eta behar dituzten neurriak eta gaitasunak lor ditzaten.