Elgoibarko DBH3ko gazteek IMH eta Museoa ezagutu dute

2020/03/11 20:39:47 GMT+2
Elgoibarko industria, lanbide heziketa eta unibertsitatea gazteengana gerturatzeko Ekiten Tailerrei esker, 133 ikaslek gure enpresen funtzionamendua eta ikasleek lanera joateko nola ikasten duten ezagutu ahal izan dute.

Elgoibarko Udala, IMH, MEKA, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolak antolatuta, DBH3ko gazteak izan ditugu aste honetan IMHn eta Mekan.

IMHko bisitan denboraren tuneletik bidaiatu dugu, iragana, oraina eta etorkizuna irudikatuz. Elgoibarko industriaren iragana Museoan ikusi dugu. Ondoren, oraina irudikatzeko enpresa industrialetan produktu edo zerbitzuak egiteko faseak ezagutu dituzte: Sorkuntza, diseinua, fabrikazioa, muntaia, martxan jartzea, merkaturatzea.  Eta azken teknologiekin, errealitate areagotua, konektibitatea, digitalizazioa, etorkizuna irudikatu dugu.

IMHko heziketa zikloen eta unibertsitate gradu-masterren berri ere eman diegu.

Eskerrik asko ikasle eta irasleei zuen bisitagatik!