Elgoibarko batxilergoko ikasleen bisitak IMH eta Mekara

2012/04/17 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko Udalak III lanbide heziketako jardunaldien barruan antolatutako ekintza hauei datorren asteko tailerrek jarraituko diote

Apirilaren 19an Elgoibarko Arreiturreko 1. mailako batxilergoko ikasleek IMH eta MEKA lanbide heziketako ikastetxeetara egingo dute bisitaldia,  Elgoibarko Udalak hirugarren urtez antolatutako lanbide heziketako jardunaldien barruan.

Hurrengo astean, DBHko 4. mailako ikasleen txanda izango da. Bai Elgoibar Ikastola (apirilak 23-24) eta baita Arreiturre Institututo ikasleekin (apirilak 25-27) tailer dinamiko batzuk antolatu dira, non IMHko heziketa zikloetako eta Txandakako Ingeniaritzako ikasleak eta Mekako heziketa zikloetako ikasleek parte hartuko duten, ondoren enpresa-bisita egiteko.

Ekintza hauek IMH, Meka eta Calderería Islarekin antolatu dira, Manahmana enpresaren aholkularitzarekin.