Elgoibar 2 erroberatan txirrindulari ibilaldia

2011/06/07 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 12an Elgoibarko Herri Eskolako gurasoen elkarteak antolatu duen txirrindulari ibilaldiko laguntzaile izango da IMH.

Herri guztia gonbidatuta dago "Elgoibar 2 erroberatan" ekitaldian parte hartzera. Aurreko urteetako arraska ikusita, Elgoibarko Herri Eskolako gurasoen elkarteak edizio berria antolatu du, jendeak distantzia laburretan txirrindua gehiago erabil dezan, eta txirrindularitza praktikatzeko ibilibide egokiak eskatzeko helburuarekin.

Ibilbidea:10.30etan, Foruen plazatik irten eta Elgoibarko kaleetatik itzulia, ondoren Sallobentera eta azkenik  Foruen plazara itzuli.

Txikienentzat ibilbide bat prestatu dute: Molto motorretan, trizikloetan eta bizikleta txikietan egin dezaten (Foruen plaza, S. Bartolome eta Errosario kalea eta Foruen plazara itzuli).

Amaieran Plazan ipiniko duten txosnan freskagarri eta txorizo pintxoak emango dituzte parte-hartzaileentzat.

Oharra: ezinbestekoa izango da buruko kaskoa erabiltzea

IMH ekimen onen laguntzailea da.