Ekiten Tailerrak: Gazteak Elgoibarko industriara, lanbide heziketara eta unibertsitatera gerturatzen
2022/04/28 10:15:00 GMT+1

Elgoibarko Udalak, IMHk, MEKAk, Arreiturre Institutuak eta Elgoibar Ikastolak antolatuta, apirilean ari gara ekintzak gauzatzen.
Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XIV. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH Campus, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.
Martxoaren 9tik 16ra egin zen lehen fasea Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 4. mailako ikasleekin. Bertatik bertara ezagutu zituzten IMH Campuseko eta Mekako lanbide-heziketako ikasleen bizipenak. Era berean, SWISSLAN eta AVS enpresak bisitatu zituzten.
Maiatzaren 2tik 5era, Elgoibar Ikastolako eta Arreiture Institutuko DBHko 3. mailako ikasleen txanda izango da, eta IMH Campuseko eta MEKA Lanbide Eskolako ikastetxeak bisitatuko dituzte. Lanbide Heziketako zentroek eta Elgoibarko Unibertsitateak instalazioetako ateak zabalduko dituzte, ikastetxe horietan Lanbide Heziketa eta unibertsitateko prestakuntza nola ikasten den erakutsiko dute, eta bertako ikastetxeetako ikasleekin bizipenak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Ekimen hauen bidez, eta STEAM bokazioak sustatzeko helburuarekin, gazteek beraien etorkizuna Elgoibarko industrian kokatzeko izan ditzaketen aukerak ikustarazi nahi da, eta batez ere neskengan fokoa ipini, haientzat ere etorkizun eragarkarri eta egokia izan daitekeela irudikatuz.
Azkenik, ikastetxeok informazio saioak ere antolatu ditugu, hurrengo ikasturtean IMH Campusen eta Mekan ikasi nahi dutenenentzat. IMH Campusen kasuan Heziketa Zikloetakoa maiatzaren 7an, eta Ingeniaritza Dualaren informazio saioa maiatzaren 24n izango da.