Ekintzailearen Egunaren Ospakizuna IMHn
2006/05/18 23:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Ekintzailearen Eguna ospatu da Gipuzkoako ikastetxeetan.
Jarduera honen ideia nagusia, Ekintzailetasunaren ideia zer den azaltzea izan da eremu guztietan. Ikasleen kasuan, ekimen eta talde-lanaren bitartez, ekintzailetza espiritua sustatzea.
Ekintza antolaketarako, informazio kartelak jarri dira sarreran, oroitzapenezko pinak banatu eta goizeko 10etan aurkezpena eta bideo emanaldi bat antolatu da Heziketa Zikloetako Ikasleentzat.