Ekintzaile saria aurtengo IMH 2006ko ikasle ohi aipagarriarentzat

2006/03/28 00:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren sektorearekin lotutako 34 enpresen elkarlana medio, datorren martxoaren 31an, IMH Sarien 4. Edizioaren banaketa egingo da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Ekitaldian udazkenean hil zen Jose Mari Onandia, Ona electro-erosióneko gerenteari omenaldia egingo zaio.

Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona emateko helburuarekin, datorren martxoaren 31an, eguerdiko 12.30etan enpresa eta erakundeetako ordezkariak elkartuko dira Makina Erremintaren Institutuan.

Ikasle ohi aipagarria aukeratzeko irizpidea bere lan ibilbidean izan duen ekintzaile kutsua azpimarratu nahi izan dugu. Aurten, beraz, ikasle ohi aipagarria enpresa gerentea da, makina erreminta sekoteari lotuta dagoen Eibarko enpresa berritzaile batena. Sari banaketa ekitaldian bere ibilbide profesionala azalduko digu, eta honela, egun Euskadiko enpresa munduak aldarrikatzen duen iniziatiba ekintzaileetako bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Bestalde, ekitaldian omenalditxo bat egingo diogu pasa den udazkenean hil zen Ona Electro-erosión enpresako gerente zen Jose Mari Onandiari, IMH sarietan leial parte hartu izan bait zuen bere hitz eta adibidearekin.

IMHk eskertu nahi ditu IMH Sarien enpresa babesleak eta kolaboratzaileak