Ekainaren 15ean 15IMHSARIAk eta Diplomak banatuko ditugu

IMHko Lanbide Heziketaren festa honetan aurtengo Sarien gaiak Ekintzailetza, konpromisoa eta Erronkei aurre egiteko gaitasunaren balioak izango dira. Ekitaldiak kutsu berezia izango du, Joxean Egaña IMHko sortzaile-kide eta zuzendari izandakoari omenaldia egingo baitiogu.

Gogoan izan Diploma banaketa ekitaldira etortzeko gonbidatuta zaudetela, ikasle, irakasle, familia eta lagun. Baita aurtengo 15IMHSARIETAKO enpresa babesle, kolaboratzaile eta okorrean urte guztian gurekin elkarlanean zaudetenok.

IMHko Heziketa Zikloen
Ikasturte amaierako ekitaldia:

Omenaldia/15Sariak/Diplomak
IMH, Elgoibar 2017/6/15

EGITARAUA

17:30 JOXEAN EGAÑARI OMENALDIA.

Elgoibarko Alkatea, Lanbide Heziketako Sailburuordea, IMHko Presidente eta AFMko zuzendaria, IMHko LHII Zuzendaria eta Zuzendari Orokorraren eskutik.

18:00 15IMHSARI BANAKETA

  • Ikasle aipagarria
  • Elgoibartar ikasle aipagarria
  • Skills aipamen berezia
  • Ikasle ohi aipagarria.

Erronkak. Bideoak.

  • Erronka Mantentzea: Hoffman
  • Erronka Mekanizatua:  Wec
  • Erronka Diseinua: Pixel
  • Erronka Fabrikazioa: Royme
  • Erronka Mekatronika: Danobat

18:30 DIPLOMA BANAKETA

  • Diseinua
  • Fabrikazioa
  • Mekatronika1
  • Mekatronika2
  • Mekanizazioa
  • Mantentzea
  • Espezializazioko ikastaroa (Danobat)


18:50 LUNTXA MAKINA ERREMINTAREN MUSEOAN