Ekainak 28: LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna

2026/06/26 00:00:00 GMT+2
LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna

LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ekainaren 28an dela eta Elgoibarren eta inguruko herrietan antolatutako ekintzen berri ematen dizuegu:


Elgoibarren 2026ko ekainaren 27an:
  • 18:00 PANKARTAK EGITEKO KEDADA (gaztetxean)
  • 19:30 KUIRROPOTEOA, KULTUR KAFETIK
  • 21:30 PIKOTEO KUIRRA (gaztetxean)
  • ONDOREN, JOLASAK, MUSIKA ETA KARAOKEA
  • *Gaztetxean atretzoa eskuragarri
Mendaron, 2026ko ekainaren 28an, 18:00etan
  • Zinegoak: "Avenida Beira-Mar"
    San Agustin aretoan, Mendaro

Zinegoak Hedapenean barruan, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko egunean "Avenida Beira-Mar" (2024) filma eskainiko da. Maju de Paiva eta Bernardo Florimek zuzendutako drama brasildarra da. Rebeca, guraso dibortziatuak dituen 13 urteko neskatoa, amarekin Piratiningara joango da bizitzera, Niteróiko kostaldeko auzo batera. Lapurreta olde baten ondorioz, Rebeca zigortuta eta etxean giltzapetuta dago. Bere ikuspegia aldatu egiten da Mika neskato transgeneroa ikusten duenean. Liluratuta, Rebecak irteteko moduak aurkitzen ditu, eta adiskidetasun sakona egiten hasten da berarekin, haurtzaroari, identitateari, enpatiari eta onarpenari buruzko gaiak aztertuz.

Eibarren, 2026ko ekainaren 27-28
  • 27an, 22:00 Untzaga plaza, kontzertua ROCÍO SAIZekin.
  • 28an 11:00 -13:00 Untzaga plaza, Aniztasunarekin bat! Txapa eta poltsa tailerra.
  • 28an 13:00 Untzaga plaza, LGTBIQ+ banderaren igoera.
Azpeitian. 2026ko ekainaren 27an 13:00tan Azpeitiko plazan
  • Elkarretaratzea: 'Faxismoaren aurrean harrotu lumak ta astindu herriye'

Bestalde, erreferentzia batzuk partekatzen ditugu, interesgarriak direlakoan:

  • LGTBIQ+ kolektiboko letra guztien esanahia, Ahotsak proiektuaren eskutik
  • Zure sexu-orientazioari eta/edo zure sexu- edo genero-identitateari buruzko informazioa edo laguntza behar duzu? Beste edozein zalantza duzu horiei lotuta? Arrazoi horrengatik diskriminazio- edo jazarpen-kasuren bat jasan duzu, edo ezagutzen duzu? Ezagutu BERDINDU! Sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa.

GOGORATU: BERDINTASUN PLANAK webgunean ikusgai daudela eta JAZARPEN PROTOKOLOA ere egituratuta eta martxan dugula.

IMH Campus inklusio eta aniztasunaren alde: elkarrekin komunitate inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa eraiki dezagun. 🏳️‍🌈

 

2025 urteko ekintzak
  • Elgoibarko establezimendu, elkarte eta erakunde guztiak gonbidatuta daude erakusleihoetan edo beraien sarreretan "LGTBI+fobiarik gabeko gunea" biniloa erakustera eta, horrela, diskriminazioaren aurkako borrokan bidelagun bihurtzera. Biniloa erakusleihoetan erakustea ez da keinu sinboliko bat bakarrik, printzipioen adierazpen bat baizik. Elgoibarren pertsona guztiek, sexuorientazioa edo genero-identitatea alde batera utzita, seguru eta baloratuta sentitzeko tokia izatea nahi dugu. Binilo hauek HAZeko bulegoan egongo dira eskuragarri datozen egunetan.
  • Beste aldetik, gogorarazi nahi dizuegu, Gotzon Garate udal liburutegian eskuragarri dagoela “Elgoibarko LGBTI+ Pertsonen Bizipenen Bilketa”. Ikerketa honek 2022an hainbat elgoibartarri egindako elkarrizketetan du oinarri.
  • DESIRA doako Sexu Aholkularitza zerbitzua erabilgarri dago LILA etxean, eta kontsulta presentzialki zein telematikoki egin daiteke (desiraelgoibar@gmail.com).