Eguneroko jardunean horrelakoak gertatzen zaizkizu?

2014/06/09 00:00:00 GMT+2
Zure bezeroek eskatzen dizuten eskaera berriei ezin erantzun zabiltza? Merkatuan erabiltzen ari diren material berriekin lan egiteko aukerarik ez duzu?
    Zure lanerako behar duzun osagaiak aurkitzeko zailtasunak dituzu eta zu  zeu egitekotan zabiltza?
    Zure produktua beste makina edo prozesu mota baten bitartez hobeto egitea posible dela uste duzu?
    Osagarriak diren produktuak elkartuz soluzio berriak eskaintzeko aukerak ikusten dituzu?

Antzeko kontuekin bazabiltza lagun zaitzakegu: ideia horiek Asmaola+ lehiaketara aurkez ditzakezu, ideia horiek benetazko negozio bihurtzeko aukera izan dezakezu eta.  Ez da konplikatua, seguru merezi duela.

Ez baduzu oso argi edo ZALANTZARIK baduzu deitu IMHra Asmaola+-eko  943748379 telefonora edo idatzi asmaola[abildua]asmaola.com helbidera, eta zalantzak argitzen lagunduko dizugu.

Gogoratu Euskal erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat dela eta ekainaren 30eran amaitzen dela epea. Anima zaitez!

Sariak:

  • 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.