Egiaztatze-zerrendak aurkeztu dira GAITU proiektua dela eta IMHn egindako bileran

2003/11/28 00:00:00 GMT+1
Kalitaterako Euskal Agentziak bultzatutako proiektua, katalogo modularreko lanbide-moduluei dagozkien kredituen gaitasuna eskuratu den ebaluatzeko tresna lantzean datza.

Azaroaren 28an GAITU proiektuari buruzko bilera egin zen IMHn, parte-hartzaile diren ikastetxe, arlo eta irasleei eratutako tresna aurkezteko. Katalogo modularreko ikastaroetako prestakuntza-prozesuetan ikasleek eskuratzen duten lanbide-gaitasuna irakasleek zehatz-mehatz errazago kontrolatzeko, Kalitaterako Euskal Agentziak GAITU proiektua jarri du martxan: katalogo modularreko lanbide-moduluei dagozkien kredituetan gaitasuna eskuratu den egiaztatzea du helburu. Gaitasuna ORIENTATZEKO ETA EGIAZTATZEKO ZERRENDAK egin dira. HOBETUZ deialdi berria aprobetxatuz, egingo diren ikastaroetan tresna horren erabilgarritasuna eta eraginkortasuna ebaluatuko da.

Iosune Berasategi, IMHko Hezkuntza Berrikuntza eta Transferentziako Zuzendariak parte hartzen du proiektuan.