EEE batek eragindako enpresak prestatzeko laguntzak.

2009/09/22 23:00:00 GMT+1
AFMko enpresei Hobetuzek argitaratu dituen laguntzen berri emateko irailaren 30ean Elgoibarko IMHn bilera burutuko da.
Irailaren 18an, EHAAn argitaratu da baimendutako EEE enplegua erregulatzeko espediente batek eragindako Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzat prestakuntza-planak egiteko laguntzen deialdia. Deialdiak, halaber, banakako laguntzak jasotzen ditu prestakuntza-planetan etekinez parte hartzen duten langileentzat, plan horietan parte har dezaten bultzatzeko. Enpresak prestakuntza planik ez badu egiten, langileek Hobetuzeko 2009ko langileei zuzendutako deialdiaren barne aurkezten diren planetan parte har ditzakete.

Laguntzen deialdia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin du. Hona laguntzei buruzko araudia:

AGINDUA, 2009ko irailaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena.

Aipatutako laguntzak aplikazio informatiko baten bidez eskatzen dira. Aplikazio informatikoan sartzeko  sakatu hemen ... (Hobetuzeko web orrian)

Gogoratu AFMko enpresentzat aurkezpen bilera datorren irailaren 30an goizeko 9.30etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian izango dela. Honi buruzko informazio gehiago jakiteko (Zigor Esnaola, 943744132 telefonoan).