ECOFAST2 proiektuaren azken fasea

2026/04/16 12:38:00 GMT+2
Fabrikazio aurreratuan eraginkortasuna helburu, TECNALIAN bildu gara martxoan IMH Campuseko ordezkariak proiektuaren bazkideekin.

ECOFAST2 proiektuaren baitan, IMH Campusetik Fabrikazio Aditiboko LPBF eta DED-L (LMD) prozesuen eraginkortasuna hobetzen jarraitzen dugu, prozesatu daitezkeen materialen sorta zabaltzeko, produktibitatea handitzeko eta fabrikazio-eredu jasangarriagoetara aurrera egiteko helburuarekin.

Martxoaren amaieran, TECNALIA Research & Innovation-ek antolatutako topaketa batean parte hartzeko aukera izan genuen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai ekimenagatik bai beren instalazioak bisitatzeko aukera eskaintzeagatik. Esperientzia bereziki interesgarria eta aberasgarria izan zen, haien gaitasunak eta lan-ildoak bertatik bertara ezagutzeko aukera eman baitzigun.

Proiektua azken fasera hurbiltzen ari den honetan, halako topaketek balio estrategikoa hartzen dute: lortutako aurrerapenak partekatzeko ez ezik, lankidetza-ildo berriak identifikatzeko eta proiektutik harago joan daitezkeen ideiak sortzeko ere balio dute.

Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Elkartek deialdiaren bidez (KK-2024/00018), Ecofasteko partzuergoa BRTA Lortek (koordinatzailea), Azterlan, Ceit, Ideko, Tecnalia eta Tekniker zentro teknologikoek, IMHk eta UPV/EHUk osatzen dute.

 

INFO GEHIAGO