EAEko enpresen prestakuntzarako 2016 laguntza deialdia argitaratu da. HOBETUZ.

2016/09/14 18:45:00 GMT+2
Gaur argitaratu da EHAAn 2016ko laguntza deialdia, enpresek garatuko dituzten prestakuntza ekintza estrategikoak egiteko.

Esteka honetan sar zaitezke Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntzako estrategia-ekintzak gauzatzeko laguntza ekonomikoen 2016eko deialdiaren testua irakurtzeko.

Laguntza hauek estatuko sistemaren prestakuntza-hobarien osagarriak dira. Enpresa eskatzaileek oraindik erabiltzeko duten ekitaldirako kreditua estatuko hobari-sistemaren bidez kontsumitu beharko dute; horrela ez badute egiten erabili ez duten kreditu kopurua azken-subentziotik deskontatuko zaie.

Data-gakoak:

  • Eskaera-aurkezpenak: 2016/10/15
  • Prestakuntza egin: 2016/01/01 - 2017/06/30
  • Justifikazio memoria aurkeztu: 2017/09/15

IMHtik enpresei gure ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA taldearen esperientzia eta garatutako metodologia eskaintzen dizue, zuen Prestakuntza Plana garatu, aurkeztu eta kudeatzeko.