e-IMHko Fresatzeko Makinetako Mekanizazio Prozesua ikastaroa elearning Awards 2004 (4.Edizioa) urteko lehen 100 hautatuen artean
ELearning sariak, European Schoolnetek antolatuta, Europa eta herrialdeetako hezkuntzaren oinarrizko helburuei erantzuten dio eta egun Europako ikastetxeetan eta beste hezkuntza-erakundeetan martxan dituzten TIC-ei buruzko (informazio eta komunikazio teknologiak) eredugarriak diren lanak saritzen dituzte.
Zentzu honetan, IMHk urteak daramatza elearning ikastaro teknikoak Internet bidez eskaintzen. Ikastaro hauen edukinak lanbide heziketa-teknikoari buruz esperientzia zabala duten irakasle teknikoak garatu dituzte eta egiten ikasteko pentsatuta daude, ikastaroaren ariketa interaktibo anitzen bidez eta Learning Management System (LMS) plataforma oinarri dutela, simulatzaile industrialak eta merkatuko erreminta informatikoak erabiliaz.
European Schoolnet, Europa eta nazioarte mailan hezkuntza munduaren barrutian elearning garatzen duen Europako 26 Hezkuntza Ministerioz osatutako elkartea da.