Dual Transversalis proiektua: 2025eko lehen seihilekoko jarduera

2025eko lehen seihilekoan, INTERREG-POCTFEFA "Dual Transversalis" proiektuko unibertsitate eta erakunde bazkideek bi topaketa egin dituzte eta hainbat jarduera garatzen ari dira.
Martxoaren 11tik 12ra, taldea Frantziako Tolosan bildu zen, eta, ondoren, ekainaren 3tik 4ra Elgoibarren, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolan. Azken honetan, proiektuaren berezko gaiak lantzeaz gain, bertaratutako bazkideek Makina Erremintaren Museoa eta IMH Campuseko instalazioak eta hezkuntza-berrikuntzako eta fabrikazio aurreratuko eta digitaleko proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten.
Proiektuak prestakuntza-eredu duala eta mugaz haraindiko prestakuntza-sistema duala garatzen ditu, dauden ereduak erreferentziatzat hartuz eta horien berrikuntzan lan eginez.
Azpimarratzekoa da hiru lurraldeetako unibertsitateek (Frantzia, Andorra eta Espainia) lankidetza-hitzarmenak sinatu dituztela. Aipatzekoa ere bai hiru eremuetako prestakuntza dualaren azterketa juridikoa, lurralde bakoitzean kontuan hartu beharreko lege-alderdi guztiak ezagutu ahal izateko.