Doitasun Areto berria IMHn
2003/08/12 00:00:00 GMT+2
IMHk goi-mailako doitasunezko metrologiako makinez osatutako instalazio berriak izango ditu udazkenerako.
Proiektu honen bitartez, ikastetxeak enpresei eskeintzen dizkion zerbitzuak optimizatzea nahi du eta era berean, orain arte dauden instalazioak berregituratu eta hobetu, metrologiako arloan Heziketa Zikloetan eta langileentzako eta langabetuentzako ikastaroetan prestakuntza mailaren kalitatea hobetzeko.
Honela, Proiektua sustatuko duen enpresarekin harremanetan ari da IMH, eta datorren irailerako beraien arteko kontratua sinatzea espero da.