Diplomak IMHko Heziketa Zikloetako ikasleentzat

2010/06/23 08:44:00 GMT+2
Ikasi eta Laneko lehen promozioak ere amaitu du formazioa

Heziketa Zikloa IMHn ikasi duten ikasleen diploma banaketa ekitaldia burutu zen ekainaren 18an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuorde, AFMko ordezkari eta IMHko Zuzendaritzaren parte-hartzearekin. IMH Sariak diplomen aurretik banatu ziren eta amaieran ekainean jubilatuko den heziketa zikloetako diseinuko irakaslea den Santiago Sastreri aitortza egin zitzaion.

Diploma jaso zuten taldeak hauek izan ziren:

GOI MAILA HEZIKETA ZIKLOAK


ERDI MAILA HEZIKETA ZIKLOAK


Guztira 122 ikaslek amaitu zuten prestakuntza IMHn: ohiko prestakuntzan %89ak lortu du diploma eta Ikasi eta Lan ereduan %100ak.

Aurrerantzean diplomatuentzat gaitasun profesionalak hobetzen jarraitzea garrantzitsua izango da eta horretarako IMHk aukerak eskaintzen ditu: prestakuntza iraunkorra eta postgraduak espezializatzeko edo Txandakako IMH Ingeniaritzan ikasten eta lanean jarraitzeko.