Diplomak IMH-CESI Ingeniarien 6. promozioarentzat

2005/05/26 23:00:00 GMT+1
2004an ikasketak amaitu zituzten %94 lanean dihardu eta %35 zuzendaritza ardurekin.

Pasa den maiatzaren 19an Txandakako IMH Ingeniaritzako seigarren promozioko ikasleentzat bilera egin zen, bere formazioari dagokion ziurtagiri eta diplomak banatzeko.

Txandakako IMH Ingeniaritzako formazioa atxikituta dagoen CESI zentruetako europar sareak (Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentroa), ikasketa plana egokitu du Boloniako Itunaren arabera; honek Europako formazio maila guztiak bateratuko ditu, eta honela, Elkarteko herrialde ezberdinetako tituluak baliokideak izango dira. Adibidez, IMH Ingeniaritzan jada notak a-b-c-d sistemaren arabera banatzen hasita gaude 04-05 ikasturtean.

Bestalde, 2004 urtean Tituluen Batzordeak, Frantzian diplomak ematen dituen erakundeak, administrazioaren kudeaketa aldatu du eta ondorioz, IMH-CESI Ingeniarien formazioak ere, Frantziako sistemapean dagoenez, egokitzapena egin du.