DINEF proiektuak arrakastatsu amaitu du

2012/10/30 00:00:00 GMT+1
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak finantzatutako proiektuak enpresa eta ikastetxeen arteko harremanak hurbildu nahi ditu, prestakuntza-zerbitzu osagarriak emanaz.

DINEF(Prestakuntza Beharren Diagnostikoa)

proiektuak enpresan ematen den prestakuntza beharren diagnostiko prozesua kontzeptualizatu eta esperimentatu du, eta parte hartu duten zentruetan ikastetxe eta enpresen arteko harremana gerturatzeko prozesu-giltzarritzat ezarri da, eta honela enpresei gaitasunen kudeaketa hobetzen lagunduko die.

IMHrekin batera parte hartu dute CIPFP Mislata (Valentzia), ITI Miranda (Burgos) eta Vigoko Politeknikoak. Ikastetxe hauek INCRESS en aholkularitzapean aritu izan dira, bere metodologia erabiliz eta lan-taldea kudeatuz.