Berrikuntza industrialaren proiektuak, ikasi, irakatsi eta aurrera egiteko

2023/07/19 08:14:00 GMT+2
Paco Navarro mekatronikako irakasleak zelula malgua eta arreta gabearen inguruko proiektua azaldu digu.

Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Paco Navarro mekatronikaok irakaslearekin izan gara, "Charlie"ri buruz hitz egiteko.

Charlie robot berezia da, IMH Campuseko Asmaola berrikuntza lantegiko zelula malguaren partaidea. Bere izena 7 kontzepturen akronimoa da: "collaborative, hybrid, autonomous, robot for, lean industrial, environments". 

Charlieren zelula malgua proiektu konplexua, pausoz-pauso garatzen ari dena IMH Campuseko ingeniaritza eskolako, lanbide heziketako ikastetxe integratuko kideen artean, eta hainbat enpresa aliatu eta kolaboratzaileen artean, diziplina anitzeko lan taldea alegia.

Zelula malguaren proiektua IMH Campuseko fabrikazio aurerratu eta digitalaren ildo estrategikoari erantzuten dio eta helburutzat du garapenarekin batera teknologia disruptibo berriak ikasi, aplikatu eta barneratzea, ezagutza hori ikasleei eta enpresei transmititzeko, eta finean gizarte aurreratuago bezala urratsak emateko.

Uztailaren 12ko jardunaldian zelula malguaren automatizazioan eta osagarritasunean gurekin elkarlanean diharduten enpresek ere parte hartu zuten, esaterako SmartPM, Tecnocim eta Renishaw. Elkarlan indartsu honi esker gai izango gara etorkizun hurbilerako enpresak beraien prozesuetan teknologia berriak sartzen laguntzeko eta beharko dituzten teknikari kualifikatuak prestatzeko.

 

👣ZELULA AUTOMATIZATUA Proiektua 5 pausotan

Biltegian dauden piezak mekanizatzea eta egiaztatzea robot industriala eta robot mugikorra erabiliz:

  1. Mic robotaren gainean (robot mobila) robot industrial bat jarri (Kuka).
  2. Biak elikatu bateriak erabiliz.
  3. Koordinazioa sortu Siemens S7-1200 erabiliz.
  4. Aginduak eman OPC-UA bitartez, MIR softwarea erabiliz
  5. Lan fluxua probatu.

Lan fluxua:

  • Pieza bat hartu
  • Berkoa makinara eraman
  • Erreminta bat hartu
  • Berkoa makinara eraman
  • Mekanizatu
  • Mekanizatuta dagoen pieza hartu eta berifikatu (egitear)

🤝 Enpresa partaideak

  • Renishaw
  • Fagor Automation
  • Kuka
  • Berkoa
  • Mir - Mobile industrial robots
  • SmartPM
  • Zimmer
  • Tecnocim