Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrari buruzko informazio saio berezia Tecnalian

2018/06/11 00:00:00 GMT+2
Zure enpresak industria 4.0-n murgiltzeko asmoa du? Zure enpresari horretan laguntzeko pertsona egokia izan zaitezkela uste duzu? Uztailaren 5ean TECNALIAN egingo dugun saioan martxan ipini ditugun UPV/EHUko Unibertsitate Master eta Espezialista titulu berriek emango dizkizuen aukerak azalduko ditugu.

UZTAILAK 5  TECNALIA-DONOSTIAN, informazio saioa. Eman izena...

Industria 4.0 iraultza bete-betean gaude. Gure enpresa askok dagoeneko bertan murgildu dira eta beste asko egokitzen edo lehen urratsak ematen dihardute.

Zein da zure egoera?  Zure enpresan jauzia emateko prest zaude? Zu izan zaitezke horretarako pertsona egokia?

Digital Manufacturing unibertsitate masterrak zure helburua gauzatzen irakatsiko dizu!

Horretarako INFORMAZIO SAIO BEREZI bat antolatu dugu TECNALIA-n Donostian uztailaren 5ean. Bertan xehetasun guztiak azalduko dizkizugu eta bide batez DIGITAL MANUFACTURING Masterrean eta berezko tituluetan ere erabiliko diren instalazioak ezagutu ahal izango dituzu.

  • DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate masterra (90 ECTS-2 urte) IMHn, TECNALIAn, CFAA-Zamudion eta IK4-IDEKON emango da. Masterra formato Dualean irakasten da, hau ikaslea unibertsitatean eta enpresan jasotzen du formazioa, eta da alternantzia egingo den enpresan gutxienez %50eko lan kontratua izango du.
  • ESPEZIALISTA TITULUAK (30 ECTS-urte 1), industria 4.0-n punta puntan dauden gaiak lantzen dituzte. Fabrikazio Gehigarriko espezialistak eremu honetan existitzen diren teknologiak erabiltzeko praktika osoak eskainiko ditu eta Industria 4.0rako Analitika Prediktiboko Proiektuetako espezialistak datuen kudeaketan atarramendu osoa ateratzen lagunduko dizu.

Agenda.

  • 2018ko uztailak 5
  • 09:30-11:30
  • Tecnalia - Mikeletegi Pasealekua 7, 20009 Donostia (Gipuzkoako Parte Zientifiko eta Teknologikoa)
  • IZEN EMATEAK...

Egitaraua

  • 09:30 Ongi etorria. Unibertsitate master eta Espezialista tituluen aurkezpena. Mikel Niño, Tecnaliako Head of Industry 4.0 Strategy, eta Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendaria.
  • 10:45 Galderak
  • 11:00 Robotika eta Fabrikazio Gehigarriaren instalazioen bisita
  • 11:30 Kafea

Informazio gehiago:  unibertsitatemasterra.imh.eus (943744132 Zigor Esnaola)