Debegesaren "eraiki zure etorkizuna" programako ikastaroak IMHn

2011/06/27 00:00:00 GMT+2
Lan ekintzarik abiatzeko asmoa edo gazte ekintzaileen laguntzaile izatea nahi duten 50 urte baino gehiago duten langabetuentzatko ikastaroak uztailean emango dira.
Debegesaren "Eraiki zure etorkizuna" programaren bi ikastaroak doan izango dira. Lehenengoa "automentoring" landuko du eta uztailaren 4-5-6an egingo da. Bestalde, "Ekin" saioa uztailaren 7tik 12ra burutuko da.  Ikastaroko irakasleak IMH eta Incressekoak izango dira eta IMHko ikasgeletan emango dira goizeko 9etatik 14ak arte.

Izena emateko interesa duten pertsonek Debegesarekin harremanetan jarri beharko dira: 943820110 telefonoan edo ekintzaile[abildua]debegesa[punto]com helbide elektronikoan.