DEA-IMH Doitasun Aretoa: Inaugurazioa eta Jardunaldi Teknikoak
Makina Erremintaren Institutuak Dea Brown & Sharpe enpresarekin elkarlan proiektu bat jarri du martxan, metrologia dimentsionaleko aretoa eratuz.
IMHko instalazioetan kokatuta egonik, doitasun aretoak, 160 metro karratuko lurrazalarekin eta DEAk egindako 140.000 eurotako egokitze eta 600.000 eurotako ekipamenduko inbertsioarekin, formazio gela, exigentzia goreneko neurketetarako aretoa eta koordenatuen bitartez neurtzeko makina duen demostrazio praktiko praktikoetarako gela ditu.
Proiektu honekin IMH eta Dea Brown & Sharpe-k hiru dimentsiotako neurketetarako azken aurrerakuntzak eta teknologiak eskeintzen dizkie enpresei. IMHk, bestalde, metrologia arloan prestakuntza eta zerbitzuetako eskeintzan aurrerapausoa eman du.
Inaugurazioa datorren 2004ko martxoaren 17an, goizeko 12.00etan IMHko Areto Nagusian izango da. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea den Jorge Arevalo jaunak buruko du. Ondoren, instalazio berrien bisita egingo da.
Inaugurazio saioa osotzeko asmoz, DEAk saio batzuk antolatu ditu martxoaren 17 eta 18an IMHko instalazioetan. Egitaraua ondoren ikus dezakezu.
Inaugurazioari buruzko informazioa... edo deitu 943 74 41 32 (Ane Iriondo)
Jardunaldiei buruzko informazioa... edo deitu 902 140 907 (Beatriz Sorkau)
Hitzaldietako egitaraua...