DANOBATGROUP eta IMHren arteko hitzarmenaren bidez lanbide heziketako 7 ikaslek Programa Duala hasi dute

2014/02/25 00:00:00 GMT+1
Pasa den astean sinatu dira kontratuak eta heziketa zikloko ikasleak alternantzia duala hasi dute, astero DANOBAT S.COOP. kooperatibaren Elgoibarko egoitzan lanean bi egun eta IMHn 3n ikasten egingo dituztelarik.

DANOBATGROUPen negozio ezberdinek bere etorkizuneko langileen prestakuntza bere beharretara egokitu daitezen interes handia dute; hain zuzen, dagoeneko DANOBATek badu eredu mota honetako esperientzia, OVERBECK GmbH enpresan urtean daramatza eta eredu hau modu arrakastatsuak erabiliz Alemanian.

Programa honen helburua da ikasleek IMHn hartzen duten prestakuntza osatu eta egokitzea, honela ikasleak hobeto ezagutzean etorkizunean enpresan lanean jarraitzeko errezago aukeratu ditzakete langile bezala.

IMHk 2012-2013 urtean goi-mailako heziketa zikloetan ikasi eta lan alternantziazko prestakuntza duala ezarri zuen; eredu dual honetan 11 enpresek 18 ikasle kontratatu zituzten. 2013-2014 ikasturtean 24 ikaslek parte hartzen dute 12 enpresetan programa Dualean.

Programa Dualaren ezaugarri nagusiak dira enpresa kontratatzailearekin partekatzen duela ikaskuntza, akordio baten oinarrituta. Akordioan ikasle bakoitzarentzat berariazko proiektua lantzen da, hainbat alderdi islatuz: adostutako programazio indibiduala; egutegia eta ordutegi banaketa; prestakuntza eta ebaluazioaren koordinazio eta jarraipen prozedura adostua. Lan jarduera urte beteko iraupena duen prestakuntza eta ikaskuntzaren kontratuan oinarritzen da.

IMHk esperientziaren balorazio positiboa egin du, bai ikaslearen ikuspegitik kontratatuak izango diren programa baten parte hartzean dakarren motibazioa dela eta; eta ikastetxetik ere, ikasle hauek IMHn ikasten dituzten edukiak ikuspegi praktikoa izanik aurrera azkarrago egiten baitute.