Danobat, Ineco eta Nicolás Correa, 2006ko Makina Erreminten Diseinu Sari Nazionalaren irabazleak
Ekitaldi honetan hauek izan dira irabazleak:
Txirbil-harroketa sailean Danobat, S. Coop., Doitasun handiko artezteko makina zilindriko malgua, kanpoko aplikazioak eta forma eszentrikoak artezteko - Danobat FG 600 makinarengatik.
Deformazioaren sailean saria Ineco, S.A.rentzat izan da, ardatzeko zenbakizko kontrola duen kurbatzeko makina - CNC/3X-42 modeloarengatik.
Tamaina handiko sailean saria Nicolás Correa, Manufacturing, S.A.k irabazi du, Bankada finkoko fresatzeko makina, 2000 x 1000 x 100, 18.000 bira minutuko elektromandrinoa eta 30 erremintaren aldatze automatikoa duena Ecodiana modeloarengatik. Gainera, atal honetan aipamen berezia jaso du Soraluce S. Coop-en Bankada gaineko zutabe mugikorreko fresatze-zentroa - FX-10000 makinak.
Sariak diseinuaren bidez berritzeko ahalmenarengatik nabarmentzen diren makina erreminta arloko enpresak goraipatzen ditu eta duela 16 urte sortu zen. Ordudanik 20 proiektu baino gehiago nabarmendu ditu diseinugileek, segurtasun, ergonomia eta teknologia adituek osatutako epaimahaiak.
Sari hau, beste lorpen batzuen artean, erreferentea bihurtu da diseinuak sektorearen bilakaeran izan duen eragina baloratzeko eta batez ere teknologia baloratzen den arloan garatzeko tresna legez diseinuaren aldeko apustua egiten duten enpresentzat pizgarri ona da.
Aurtengo edizioak omenaldia egingo dio hil berri den ONA Electroerosión-eko Jose Mª Onandia zuzendari nagusiari, bere enpresan diseinuari lehentasunezko lekua emanez produktuaren kultura errotzeko egin zuen ahaleginaren ordain. Horren erakusgarri da ONA saritua izan dela sariketaren azken lau edizioetan.
Aurtengo sariak ematen hauek egon ziren: Joan Trullén, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Industria idazkari nagusia; Ricardo Barainka, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko diputatua; Joseba Jauregizar, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Informazioaren Gizarte zuzendaria; José Miguel Corres, CBECeko kontseilari ordezkaria; eta Jon Ander Garate, DZko zuzendari nagusia.