CSMC Tianjin, Proschools eta IMHk kolaborazio hitzarmena sinatu dute

2004/09/22 00:00:00 GMT+2
Tianjin hiriko Makina-Erremintaren Lanbide Heziketako Txinar-Espainiar Institutuko (CSMC) bigarren zuzendari taldeari agurra egin zitzaion ekitaldian sinatu zen hitzarmena joan den irailaren 22an, Elgoibarko Udaletxeko Areto Nagusian.

Liu Xue Jian, CSMC Tianjin Kontseiluko Presidenteak, Nagore Irureta, Proschools-eko Zuzendari Gerenteak eta Joxean Egaña Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak sinatu zuten asmo-deklarazioa, Proschoolsek lideratzen duen CSMC Tianjin Proiektuan egiten ari diren ekintzen fruitu. Hitzarmenarekin sinatzaileek Txinarekin elkarlan tekniko eta pedagokioa jarraitu eta hareagotu nahi dute etorkizun hurbilean.

Miguel Angel Mugica Alkate ordeak ongi etorria egin ondoren, zuzendari eta enpresarik osatutako taldeak egin duten formazioari buruz satisfazioa adierazi zuten eta egonaldian zehar izan zuten harrera ona eskertu zuten. Bestalde, euskal erakundeek positiboki baloratu zuten proiektuak Txinan duen eragina eta gogoratu dute ekintza mota hauek nazioarteko harremanetan duten garrantzia, gure fabrikatzaileak bertako merkatuan sartzen laguntzen bait dute mota honetako ekimenek.

Proiektuaren lidergoa Proschools-ek darama, AFMk sortutako partzuegoa, eta helburua, Tianjin Ikastetxe Teknikoa handitzea, egokitzea eta Prestakuntza Iraunkorreko saila martxan jartzea da.