Cesi Pauko txandakako ingeniaritzako ikasleen bisita

2011/04/14 00:00:00 GMT+2
Txandakako IMH Ingeniaritzak eta Frantziako Pau-ko Ecole d'ingénieurs du Cesik duten lankidetza harremanetan kokatzen da ekintza hau

Gaurkoa Frantziako Pauko Ecole d'Ingénieurs CESIko ikasleen txanda izan da Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola ezagutzeko, Frantziako ikastetxeak urtero udaberrian egiten baitigu bisita. Goizean bi enpresa bisitatu dituzte, Mondragon Assembly eta Soraluce, eta eguerdian IMHra etorri dira instalazioak eta Makina Erremintaren Museoa ezagutzeko. Bazkal ostean lehen mailako txandakako ingeniaritzako ikasleekin aurkezpen bilera egin dute, agurtu aurretik.