Cataluniako Ikuskariak IMHko Lanbide Heziketa eredua ezagutu dute

2003/11/26 00:00:00 GMT+1
Catalunya-ko Generalitat-eko Hezkuntzako Ikuskari ordezkaritza batek Makina Erremintaren Institutua bisitatu zuen joan den azaroaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskariekin batera.

Bisitan zehar, Joxean Egaña, IMHko zuzendariak, gure ikastetxeko lanbide-heziketa eredua aurkeztu zien, beste arlo batean, Kike Intxausti, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako Kalitatearen Zuzendariak, gure Erkidegoko ikastetxeetan indarrean dagoen Kalitate sistema erakutsi die, eta baita garatzen ari den Berrikuntza Proiektuak, eskoletako pertsonen gaitasunen kudeaketari buruzkoa (Ardatz) eta Ikasgela taldeko kudeaketari buruzkoa (Ikasgune).