Cad-Cam Powershape Powermill, langabetuei zuzendutako kurtso berria

2006/02/17 01:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Departamentuarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean.

Datorren Otsailaren 23an, langabetuei zuzendutako ikastaro berria hasiko da Makina Erremintaren Institutuan %100ean subentzionatuta.

  1. orduko ikastaro hau, arratsaldeko 14:00tik 18:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Prestakuntza jarduera bukatu ondoren, inguruko enpresa baten praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek.

Edukiak:

  • Cad 3D Modelaketa eta planoak - CAM - CNC fresagailua - Laneko segurtasuna eta Osasuna - Ingurumenarekiko Sentsibilizazioa

Helburuak:

  • 3D-ko geometriak diseinatu eta inportatutako geometriak erabiltzen eta konpontzen ikasi. - Edozein 3D geometriako 3 ardatzeko fresatzea egin eta simulatu CAM-aren bitartez. - CAM bitartez egindako programak makinari transferitu, programa hauek prestatu eta burutu ahal izateko.

Irteera profila:

  • Azalera diseinatzeko ezagupenak Powershaperen bitartez eta hauen mekanizatu aurretiko erabilketa eta konponketa. - CAM Powermill bitartez CNCko programak egin fabrikazio mekanikorako produktuak lortu ahal izateko, produktuaren informazio grafikoa duen artxibo informatiko, fabrikazio edo informazio tekniko prozesu baten bitartez. - CNC programak egin ahal izateko behar diren makina eta erremienten prestaketa egin.