Burdinurtuaren mekanizatuari buruzko jardunaldia egin zen IMHn eta inguruko galdatzaileak eta mekanizatzaileak bildu zituen.

2005/01/26 01:00:00 GMT+2
Burni Automozio FEAF (Galdatzaileen Elkarteen Espainiako Federazioa) Batzordeak, Tecnalia Fundazioarekin batera eta Ideko, Funosa, Fuchosa, V.Luzuriaga, Lingotes Especiales eta IMHren elkarlanarekin, jardunaldia egin zuten joan den urtarrilaren 26an. Urtutako piezak mekanizatzean dituzten arazoak eta galdatzaile eta mekanizatzaileen ikuspuntu ezberdinak aztertu zituzten bertan.

Galdaketa piezen mekanizatuan eragiten duten aldagai anitza dela eta jardunaldia antolatu zen, galdatzaileak eta mekanizatzaileak elkarrekin bilduz, interes gehien dituzten gaiak identifikatu eta lantzeko modu egokiena aztertzeko.

FEAF ekintza ugari egiten ari da aspaldian I+G+B arloan, horretarako lau batzorde eratuz: Burni Automozioa, Burni Eolikoa, Altzairua eta Aluminioa.

Hauen bidez, sektoreko enpresa nagusiek interes gehien duten gaiak identifikatu dituzte eta lan bideak eratu dira, I+G proiektuen bidez, kontsulta edo jardunaldien bidez.

Jardunaldiaren egitaraua eta hitzaldiei buruzko informazioa...