Bizilabeko gazteek Robotika eta Fabrikazio Aditiboko saioa egin dute IMHko irakasleekin
Elgoibarko Udalak sustatuta, Bizilabeko gazteek urtean zehar IMHko instalazioetan Elhuyarren eskutik garatzen dituzte zientzia eta teknologiaren inguruko tailerrak eta ekintzak.
Aste honetan IMH Campuseko fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren baliabideak eta instalazioak ezagutu dituzte, robotika eta gela interaktiboan murgilduz eta Fabrikazio Aditiboko 3d inpresioaren hainbat teknologia ezagutuz.
Robotikaren kasuan, UR elkarlaneko robotaren eta AMR robotaren funtzionamendua, eta beraien arteko komunikazio sistema ezagutu dute Alicia Mentxaka eta Aintzane Azumendi IMHko lanbide heziketako irakasleekin.
Fabrikazio aditiboaren gunean, lanbide heziketako fabrikazio aditiboko espezializazioko Inazio irakasleak 3d inpresioaren urratsak eta berezitasunak azaldu dizkie, eta Iratxe Gonzalez, Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaslearekin batera, Berrikuntza-Ingeniaritza duala ikasten diharduen Iratiren esperimentuarekin jolasa egin dute, gainazal plano eta kurboen aldera hobeto ulertzeko.
Bisitaren amaieran gaztetxoentzat zozketa egiteko, ingeniaritzako ikasle batek landutako programa erabili dute zenbaki saritua lortzeko.
Ekimen honen bidez etorkizunean gazteentzat, industrian lan egitea esperientzia erakargarri eta emozionantea izan daitekeela ikustarazi nahi izan dugu.
IMH Campusek Elgoibarko Udalarekin elkarlanean dihardu urtean zehar hainbat #STEAM ekintza garatuz, gazteengan eta batez ere neska gazteengan bokazio teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
