BIZILABE eguna ospatu da IMH Campusen
Elgoibarko Udalak antolatuta eta Elhuyarrek urtean zehar IMHn dinamizatutako tailerrei amaiera emateko, BIZILABE Eguna estreinakoz ospatu da IMH Campusen.
Talde argazkia eta Udalaren eta Elhuyarren hitzen ondoren, taldea bitan zatitu da eta guraso talde batek haurren proiektuak ezagutzen zituzten bitartean, beste taldeak IMHko Robotika eta Fabrikazio Aditiboaren bisita gidatua egin dute, IMHko STEAM kideen eskutik.
Bisita gidatu hau martxoan egin genuen Bizilabeko haur eta gazteekin, eta oraingoan familiek ikusi ahal izan dute beraien seme-alabek jasotako ezagutza eta esperientziak.
Jardunaldiaren hasieran, IMHko Lanbide Heziketako eta Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariek ongietorria egin diete familiei, eta IMH Campusen eginkizuna eta prestakuntza-eskaintza aurkeztu dituzte. Halaber, azpimarratu dute garrantzitsua dela Elgoibarko Udalarekin batera BIZILABE bezalako STEAM ekimenetan parte hartzea, haur eta gazteen artean teknologiarekiko interesa pizteko.