Bisita CESI-Pau eta Turbomecara
Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako lehen kurtsoko ikasleek PAU-ko CESI Txandakako Ingeniaritza Eskolara egin zuten bidaia joan den astean.
Goizez lehen urteko ikasle frantsesek ongi-etorria egin zieten aurkezpen batekin, eta elkarrekin bazkaldu ondoren TURBOMECA enpresa bisitatu zuten.
Turbomeca enpresa garrantzitsua da aeronautika arloan. Frantzian indar handia du eta eskubide eta baliabide handiak ikerkuntzak eta frogak aurrera eramateko: munduan inork ez dituen bezalako 40 froga banku, aireportuetan froga errealak egiteko aukera nahi dutenean, Frantziako Gobernuaren laguntza handia, etab.
TURBOMECA ingeniari Poloniar batek fundatu zuen. Baina zergatik PAU-n eta ez PARIS, TOULOUSE edo beste hirigune garrantzitsu batetan? Bigarren mundu-gerratean bere herrialdetik ihes egitea lortu zuen eta PAU-ra heldu zen. Bertan herriak oso onso hartu eta babestu zuen, eta esker-on bezela bertan eraiki zuen lantegia.
Eguna bukatzeko beste aurkezpen bat egin zuten ikasle frantsesek IMHren ingeniari ikasleei bigarren urtean dauzkaten espezializazio aukerak agertuz