BIRTLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen ikasturte berriaren hasiera
2026/09/11 11:30:00 GMT+2
BIRTLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHIIan, martxan da 26-27 ikasturtea!
Fabrikazio Mekanikoko zikloaren BIRTLH ikasturtea hastear dago!
BIRTLH Eusko Jaurlaritzaren Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua da, eta Fabrikazio Mekanikoko goi-mailako zikloko irakasleek Elgoibarko IMH Campusetik ematen dute formakuntza, prestakuntza telematikoa eta aurrez aurreko saioak uztartuz.
Jaione, Iñigo, Aritz eta Edurne irakasleen partetik ongi etorri!
Eman hasiera ona ikasturte berriari!
- Aurrez-aurreko prestakuntza jarraitu ezin duzunean: BIRTLH bidez ikastea
- BIRTLH ikaskuntzari buruzko informazio gehiago