Bigarren mailako ikasleek proiektu zientifikoak aurkeztuko dituzte.

2008/05/25 23:00:00 GMT+1
Ingeniaritza Eskolako 2. mailako ikasleek proiektu zientifikoak aurkeztuko dituzte ekainaren hasieran.

Ekainaren hasieran, ingeniaritza eskolako 2. mailako ikasleek urtean zehar garatu behar izan dituzten proiektuak aurkeztuko dizkiete dagokien epaimahaiari.

Proiektu hauekin azaldu beharko dute gai direla lan egiten duten enpresako arazo praktiko baten aurrean azterketa zientifikoa egiteko eta ezagutza teknologikoak aplikatzeko.

Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleek urtero proiektu bat lantzen dute eta urtetik urtera proiektuen konplexutasuna handitzen doa. Honela, enpresaren esperientzian oinarritutako gaitasunak garatzen dituzte urtetik urtera, ingeniari gaitasuna izatera lortu arte.