Bideoa: Nola ikasten dugu...Produzkioaren Programazioan?

2026/01/30 13:35:00 GMT+1
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi-zikloko ikasle taldeak zazpigarren erronka burutu du: "Elkar" taldearen irtenbidea martxan!

Hemen dugu PFM goi-zilkoko zazpigarren erronkaren emaitza, "Elkar" ikasle taldeak aurrera eramandakoa.

Ze arazori aurre egin nahi diogu? Lantegiko fresgailuetan lanean ari direnek ez dute erremintak pausatzeko lekurik izaten. Honek eguneroko lan-fluxuan traba handiak eragiten ditu, eta antolaketa zailtzen du.

Ikasleen proposamena: Taldeak ideia bat proposatu eta 3D inpresora bidezko prototipo bat garatu du. Irtenbide honek erremintak modu eroso eta seguru batean pausatzeko aukera ematen du.

Erronka nagusia: Lantegiko arduradunek bost makina hornitzeko euskarriak behar dituzte, eta hori da "Elkar" taldeak hartu duen erronka nagusia.

Bideo laburpena: Sei astetan zehar egindako lanaren laburpena bideo batean ikus daiteke. Bertan ideiaren garapena, erronkaren testuingurua eta azken emaitza azaltzen dira.

Zorionak egindako lanagatik!