Egitura berritzailea Fabrikazio Aditiboko Unibertsitate Espezializazioko ikasketa-planean!
Edizio berrian, egitura berritzaile bat diseinatu dugu, eta bertan, ikasturtearen hasieratik amaierara arte, ikasleek proiektu oso bat landuko dute, industria-problematika bat aztertu, diseinatu, simulatu eta fabrikatzeko.
Prestakuntza-eduki guztiak proiektuaren etapa bakoitzean integratzen dira, eta ikasleei aukera ematen zaie eskuratutako ezagutza teorikoak eta praktikoak denbora errealean aplikatzeko. Gai bakoitzak bere helburua du, eta koherentziaz lotuta daude proiektuan.
Helburua ikasleek Fabrikazio Aditiboko proiektu baten fase guztiak esperimentatzea da, prozesuaren ulermen integrala lortuz. Teoriaz gain, aplikazio praktiko garrantzitsua izango dute gure instalazioetan, puntako teknologiarekin.
Amaitzean, gure ikasleak industria-inguruneko benetako erronkei aurre egiteko prest egongo dira, Fabrikazio Aditiboaren mugak, zailtasunak eta aukerak sakon ulertuta.
IMH Campusen ilusioz itxarongo zaitugu erronka berri honetan trebatzeko.
ℹ️ Animatzen zara? Eskatu informazio gehiago edo eman izena maiatzaren 7ko ate irekietan