Bernabe Unda Sailburuak Makina Erremintaren Sektorea bisitatu du

2009/09/21 00:00:00 GMT+2
Milanen urriaren 5etik 10era burutuko den EMO Azokarako bi aste faltan, Makina-erremintako Gipuzkoako enpresa batzuk mundu mailan makina-erremintaren ospakizun garrantzitsuena den honetan aurkeztuko dituzten berrikuntza nagusiak ezagutarazi zizkien
Pasa de irailaren 18an Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailburuak bere taldearekin eta AFMren ordezkariekin batera Makina-erreminta sektoreko enpresa aipagarrienetako instalazioak bisitatu zituen.


Azkoitiko Ibarmiatik hasi zen eta ondoren makina-erremintaren seaskatzat ezagutzen den herrira abiatu zen, Elgoibarrera, hemen Ideko Zentru teknologikoa, Goratu, IMH Makina Erremintaren Institutua eta Makina Erremintaren Museoa bisitatuz. Amaitzeko Bergarara joan ziren Danobat Taldeak trenbide-sektoreko enpresa berria ezagutzeko, Danobat Railway Systems, alegia.


Bisitan Bernabe Unda Sailburua, ondoan Tomas Orbea SPRIko Zuzendari Orokorra zuela, Makina Erreminta Berriak Erosteko laguntzen berri eman zuen (+Euskadi 09 ekimenaren barrutian)



Milaneko EMO azokaren berri (2009ko urriaren 5-10)