Berdintasuna: Ekaineko boletina
🌈 Argitaratu dugu ekaineko Berdintasun Berripapera!
IMH Campusen berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren alde lanean jarraitzen dugu.
Berdintasun Berripaperak hausnarketarako, ikasteko eta elkarrekin aurrera egiteko gogoetak, ekintzak eta proposamenak jasotzen ditu.
Ekaineko zenbakian honako gaiak aurkituko dituzu:
🗣️ Hitzek ere badute garrantzia
🤝 Berdintasun Txokoaren 3. bilera
✍️ Hizkera inklusiboa erabiltzeko 5 aholku
🏳️🌈 Maiatzaren 17a: fobiei aurre egiteko eguna, inklusioa aldarri
🌈 Ekainaren 28a: harrotasuna, askatasuna eta aniztasuna aldarri
📚🎬 Ikus-entzunezko eta liburu gomendioak
IMHko Berdintasun Taldeak lanean jarraitzen du Berdintasun Planean jasotako helburuak aurrera eramateko eta komunitate osoaren parte-hartzea sustatzeko.
Horregatik, IMHko komunitateko kide guztiei gonbidapena luzatzen diegu: ideiak, proposamenak edo ekimenak partekatu nahi badituzu, zatoz Berdintasun Txokora.
Denon artean eraikitzen da ingurune bidezkoago, inklusiboago eta anitzago bat. 💜
BERDINTASUN-BOLETINA: Irakurri amaiera arte, atera zure ondorioak eta zatoz Berdintasun Txokora, sortutako ideiak eta iritziak partekatzera.