Belaunaldien erreleboa: Ezagutza ihesi?

2008/04/11 00:00:00 GMT+2
IMH, AFMrekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritza, Hobetuz eta EGFren diru laguntzarekin, ikerketa bat landuko du, belaunaldien erreleboak enpresetako etorkizuneko prestakuntzaren beharretan izango duen eragina aztertzeko

Aspaldian bilgune eta erakundeetan gai honi buruz hitz egiten dihardute eta soluziobideen bila dabiltza. IMH egonezin honekin bat dator eta ekimen berria abiatu du, AFMrekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritza, Hobetuz eta EGFren diru laguntzarekin, gure erakundeetan belaunaldien erreleboak suposatzen duen alor baten inguruan lanean jarduteko: eskarmentu eta ezagutza handiko pertsonek gure enpresetatik alde egiteak suposatzen duena, alegia.


IMHk lan-taldea sortu du belaunaldien erreleboak enpresetako etorkizuneko prestakuntzaren beharretan izango duen eragina aztertzeko. Enpresekin emango diren harremanen bidez, enpresetatik aterako diren ezagutzak identifikatzen saiatuko da eta honela soluziobideak aurreikusi.


Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu bete ezazu formulario hau