Baliatu "DIH2 Factor" laguntza robotikaren bidez zure enpresa azeleratzeko
2023/05/25 15:56:00 GMT+2
Robotikan eta fabrikazio arinean liderrak izango diren enpresen bila gabiltza. Haiekin lan egingo dugu inbertsiorako prestakuntza hobetzeko, eta hautagairik onenek zuzeneko aurkezpen-ekitaldi batean parte hartuko dute 2023ko ekainean, arrisku-kapitaleko inbertitzaileen aurrean.
Zer da DIH2 Factor? Enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa-programa bat da, DIH2 eta BLUMORPHO sareek sustatutakoa.
Norentzat da? Robotikako, automatizazioko edo adimen artifizialeko produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituzten Fabrikazioaren edota logistikaren sektoreko enpresentzat, eta produktu edo zerbitzu horiek garatzeko inbertsioa handitu nahi dutenentzat.
Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausoak?
🤖Enpresek proposamen bat bidal dezakete DIH2 sarearen webguneko formularioa betez, enpresaren produktu edo zerbitzuei buruzko eta egin nahi dituzten garapenei buruzko deskribapen batekin.
🤖Ondoren, DIH2 sareko kideek hobekuntza-proposamenak egingo dizkiete enpresei, inbertsioak erakartzeko aukera gehiago izateko, eta proposamen onenak aukeratuko dituzte.
🤖Azkenik, hautatutako enpresek robotikarekin edo adimen artifizialarekin lotutako enpresetan inbertitu nahi duten nazioarteko inbertsoreen aurrean haien produktuak eta zerbitzuak aurkezteko aukera izango dute.
🤖Inbertsore bakoitzak erabakiko du zertan eta zenbat inbertitu, hautatutako enpresen artean.
🤖Gainera, jasotako proposamen guztiak DIH2 sareak sustatutako interneteko katalogo batean argitaratuko dira, eta aukeratutako enpresa batzuek DIH2 sarearen webinarretan aurkezpenak egiteko aukera izango dute, pertsona gehiagorengana helduz.
DIH2 Factor programa hurrengo arloetako batean edo gehiagotan espezializatuta dauden start-up eta scale-up (A seriera arte) enpresei zuzenduta dago: Robotentzako hardwarea, adimen artifiziala eta datuen analisia, roboten eta pertsonen arteko elkarrekintza, jasangarritasuna handitzeko automatizazioa, lantegietako intralogistika edo biltegien kudeaketa, eta ekoizpen deszentralizatua.
Zure Start Up edo Scale Up inbertitzeko prest dagoela uste baduzu: