Azken promozioko Ingeniaritza Dualeko titulatuen %85ak lanean dihardu

2014/02/26 01:00:00 GMT+2
Ingeniaritza Dualeko 15. promozioak gaur jaso ditu diplomak, Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Sailburuordearen eskutik.

IKUSI HEMEN EKITALDIKO ARGAZKIAK...

Otsailaren 26an, IMHren Ingeniaritza Dualaren Eskolako 15. promozioaren diploma banaketa ekitaldia ospatu dugu IMHn. Ekitaldian ikasle, irakasle, guraso eta enpresa tutorez gain, agintari instituzionalak ere izango ditugu gure artean: Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Sailburuordea, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea, Ana Arrieta Gipuzkoako Kanpuseko Errektoreordea, Xabier Ortueta IMHko Presidentea eta AFMko Zuzendari Nagusia, Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko Idazkari Nagusia, Asier Aloria Confebaskeko Prestakuntza Zuzendaria, Mikel Sarriegi Adegiko Prestakuntza Zuzendaria, Ixaka Egurbide Ingeniaritza Dualaren Eskolako Zuzendaria eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendari Kudeatzailea.

Aipatzekoa da IMHren Ingeniaritzako ikasketa hauek Sistema Dualean egiten direla (enpresan 3 egun lanean eta 2 egun ikasten ikastetxean). Datu esanguratsu bat: Azken promozioak ikasketak amaitzeko momentuan (urrian) %78k ikasketa duala egin duten enpresetan jarraitu dutela lanean, eta hiru hilabete pasa ondoren, ikasleen %85ak lanean diharduela.