Azken erronka Mekatronikako Espezializaziokoentzat

2019/04/09
Danobat, S.Coop., Ibarmia Innovatek S.L.U. eta GurtzpeTurning Solutions, S.L. ko ikasleek espezializazioko hirugarren urtea osatu dute..

Joan den astean IMHn espezializazioa egiten diharduten Danobat, Ibarmia Innovatek eta GurtzpeTurning Solutions-eko  ikasleek beraien hirugarren erronka gauzatu zuten, IMHn formakuntza ikasturtea osatuz.

Erronka honetan, bi makina moten gaitasuna aztertu dute, zenbaki kontrolezko tornuarena eta zenbaki kontrolezko artezgailuarena.

Horretarako, serieko pieza kontrolatuak eginez eta hainbat faktoreren eragina aztertuz (erreminta baldintzak, tenperatura, makina zehaztasuna, etab..) makina horietako bakoitzaren gaitasuna aztertzeko datuak atera dira( mekanizatutako piezetatik).

Lortutako emaitzengan estadistikako printzipioak aplikatuz, makinaren gaitasuna lortzen da.

Mekatronikako ikasleek egin duten Espezializazio programak FABRIKAZIO AURRERATUKO MAKINA-ERREMINTAKO PROIEKTUAK PUNTUAN JARTZEA du izena eta IMHko lanbide heziketako goi-mailako bigarren urtea dualean hastean egiten dute ondoren espezializazioan jarraitzeko autua.