Azkarrena festa: ekainak 22

2007/06/14 00:00:00 GMT+2
Kurtsoa amaitzeko garaian, Elgoibarko IMHk AZKARRENA festa bat antolatu du gazteentzat Elgoibarko Guass Dantzalekuan, eta www.azkarrena.com web bidez antolatuka jolasaren sari banaketa ere egingo da

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak ikasturte amaiera festa batekin ospatuko du Elgoibarko GUASS dantzalekuan. Jai giroan www.azkarrena.com web orriaren bidez antolatuko den lehiaketaren irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Leihaketa alakoa izan da: webean izena eman ondoren, parte hartzaileek argazki edo/eta bideoak igo behar zituzten besteek beraien alde botuak eman zezaten. Zerrenda ireki eta izena ematen azkarrena zenak ere puntu kopuru handia lortuko zuen. Geroz eta botu gehiago eta sari hobea lor zezaketen.

Jaia ekainaren 22an ostiralean hasiko da IMHko Pérgolan, 18-19 bitartean, sari banaketa, merienda eta Kiké erritmo afroen emanaldiarekin. Ondoren, jaiak jarraituko du Elgoibarko Guass dantzalekuan talde hauen kontzertu emanaldiarekin: Darling Shoes (rock&roll), Garrapata (punk) eta Kiké (perkusio afroa).