AZKARRENA.com SARIAK

2007/06/24 23:00:00 GMT+1
AZKARRENA.com sari banaketa Elgoibarko IMHn ospatu zen ekainaren 22an AZKARRENA festarekin. Zorionak AZKARRENA.com webeko sarituei eta eskerrak AZKARRENA.com-en parte hartu duzuen guztioi! IMHk ere eskertu nahi ditu Guass dantzalekua eta Hotel Txarriduna AZKARRENA festaren antolaketan emandako laguntzagatik. AZKARRENA.com sariketaren babesleak: Caja Laboral, Orbea, Astore, Sistek

Festara etorri ezin izan ziren sarituek, saria eskuratu nahi badute Elgoibarko IMHra etorri beharko dira ekainaren 29a baino lehen (azken eguna).

Sariak IMHn jasoko dira, ez dira bidaliko.

Norbaitek ezin badu IMHra etorri ekainaren 29a baino lehen IMHra deitu beharko du eta berri eman (943 74 41 32, Leire). Bestela saria jasotzeko eskubidea galduko du.