Automobilak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroa

2012/01/20 14:00:00 GMT+2
Erregai gutxiago gastatuz ingurugiroa babestu eta dirua aurreztu!

Martxoaren 8an, EEE (Energiaren Euskal Erakundea)ren eskutik,  "Automobilak eraginkortasunez gidatzen ikasteko ikastaroa" izango dugu dohainik.
Ikastaroa teoriko-praktikoa da. 4 orduko iraupena dauka, eta ikasleek eraginkortasunez gidatzeko zer egin behar den ikasteaz gain, praktikan jarriko dute ikasitakoa irakasle batekin, modu normalean gidatuz kontsumituko lukeena eta era eraginkorrez gidatu ostean kontsumituriko erregaiaren arteko desberdintasuna ikusiz.
Bi talde eratuko dira, goizekoa (9,30etan hasiko da) eta arratsaldekoa (14.30etan).
Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da otsailaren 27 orduko izena emanda egotea, eta gidabaimena duen edozeinek har dezake parte, ikasle, irakasle, guraso, lagun, herritar... beraz anima zaitezte, guztiok baitzaudete gonbidatuta!