Aurtengo IMHSarietako babesleak, 29BIEMHen

2016/05/29 23:00:00 GMT+1
HOFFMAN GROUP eta PIXEL SISTEMAS IMH Sarien babesleak BEC-en ditugu erakusle. IMHSariekin ere parte hartzen dute hainbat enpresa, eta hauetatik asko ikus ditzakegu Makina Erremintaren biurtekoan: Alcorta Forging Group, Agme, Bronymec, DPH, Ecenarro, Engranajes Grindel, Etxe-Tar, Fagor Automation, Engranajes Grindel, Gurutzpe, Juaristi, Haizelur, Ibarmia, ILS, Kenci Kennametal, Laip Group, Maza, Pampo, Ricoh, Samsic Iberia

Aurten IMHSarien 14. edizioa ospatuko dugu ekainaren 16an. Ekainaren 8 arte ikasle ohi aipagarriak proposatzeko epea irekia dago. Gure sektoreko hainbat enpresetan ibilbide profesional bikaina egiten diharduten hainbat ikasle ohi ditugula badakigu: Proposa ezazu bat, aurtengo aitortua izan daiteke eta!

 

IMH SARIAK enpresa babesle eta laguntzaileei esker antolatzen ditugu urtero, lanbide heziketa prestigiatzeko eta gure ikasle ohi eta ikasleei eskertza adierazteko helburuarekin.

Aurtengo enpresa laguntzaile asko 29BIEMHen daude azken berritasunekin: Hoffman Group-ek pilotu-simulatzaile bat ekarri  du BECera  (6. pabeloian C-17 erakustokian dago) eta Pixel Sistemas-ek (1. pabeloian D50an eta 3. pabeloian C43 erakustokian) 4.0 Industrian arrakasta handia izaten ari den prozesu ekoizleen 3D digitalizazio, automatizazio eta inpresio soluzioak erakusten ari da. Bisita itzazu 29BIEMHen!