Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin: Nahia Garate

2025/05/07 09:10:00 GMT+2

Nahia Garate Gabilondo Azkoitiarra da, 19 urte ditu eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikasten ari da IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. Aurretik Batxilergoa egin zuen, eta bere zaletasunak sormenarekin lotuta daude: diseinua, marrazketa, eskulangintza eta pianoa jotzea.

Gure ikasleak gertutik ezagutzeak aukera ematen digu haien ikuspegia eta ibilbidea ezagutzeko. Nahiak argi zuen teknologia eta sormena uztartzen zituen zerbait ikasi nahi zuela. Goi mailako ikasketa honek piezen diseinua eta optimizazioa teknika eta sormenaren bidez lantzeko aukera paregabea eskaintzen ziola ikusi zuen.

IMH hautatu zuen formakuntza praktikoa eta programa duala eskaintzen duelako, baita inguruko jendearen iritzi onak entzun zituelako ere. Bere hitzetan, metodologia “oso egokia da, ezagutza teknikoaz gain, lankidetza, autonomia eta arazoei aurre egiteko gaitasuna ere lantzen direlako.”

Bere esperientzia oso aberasgarria izan da, bai ikasgelan, bai dualean: ikasitakoa benetan aplikatzeko aukera izan du enpresan, eta horrek bere motibazioa handitu du.

Erasmus programan parte hartu zuen eta Herbehereetan bizi izan zuen esperientzia ahaztezina izan zen: “Beste herrialde bateko ikasleekin taldean lan egitea, kultura eta hizkuntza desberdintasunak izan arren, elkar ulertu eta prozesuaz elkarrekin gozatzea izugarria izan zen.”

Nahia: “Ikasteko giroa oso atsegina da, eta irakasleekin harremana hurbila. Datorren urtean ikasketekin jarraitu nahi dut eta Industria Diseinua eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza ikasiko dut.”

Ziklo honek, Nahiaren esanetan, ezagutza teknikoak ez ezik, eguneroko egoeretan baliagarriak diren tresna praktikoak ere eskaintzen ditu: “Sormena, teknologia eta gauzak nola funtzionatzen duten ulertzea gustuko badituzu, hau da zure bidea.”

Eskerrik asko Nahia! 


Gure Heziketa Zikloak ezagutu nahi dituzu? 


Ate irekiak: Maiatzek 14
Azteazkena
18:00etan
Izena eman

 

Aurrematrikula: Maiatzak 5-23
Informazio gehiago