Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin: Joseba Arruti

Joseba Arruti Azpeitiarra da, 22 urte ditu eta Mekatronika Industriala ikasten ari da IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. Aurretik Batxilergoa egin zuen, eta aisialdian futbola eta gimnasioa dira bere zaletasun nagusiak.
Gure ikasleak gertutik ezagutzeak aukera ematen digu haien motibazioak eta aukeratutako bideak ulertzeko. Josebaren kasuan, IMHko ate irekietara etorri ostean, argi ikusi zuen Mekatronika Industriala zela bere ibilbidea.
IMH aukeratu zuen instalazio modernoak eta bertako prestigioa kontuan hartuta: “Nire inguruan izen handiena duen ikastetxea da, eta baliabide tekniko oso onak ditu.” Dual metodologiak, gainera, lan mundura zuzenean hurbiltzeko aukera ematen diola azpimarratzen du.
Gaur egun Erasmus+ programan parte hartzen ari da Polonian, Cracovian, konponente elektrikoen kudeaketa lanetan. “Gehien gustatu zaidana giroa eta pertsona berriak ezagutzea izan da, eta halako esperientzia bat bizitzea.”
Ikasle bezala bizi izan duen esperientziarik baliotsuena? IMHko baliabideak eta lagun berriak egitea.
Joseba: “Datorren urtean IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolan jarraitu nahi dut, eta Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza gradua egin. Goi mailako zikloa eginda, 3 urtean lortu daiteke gradu titulua.”
Zikloa ikasteko zalantzan daudenentzat mezu argia dauka: "Ez zarete damutuko. Saiaztuz gero, aurrera egitea posible da."
Eskerrik asko Joseba!
Gure Heziketa Zikloak ezagutu nahi dituzu?
Ate irekiak: Maiatzak 14
Azteazkena
18:00etan
Izena eman
Aurrematrikula: Maiatzak 5-23
Informazio gehiago